Ksl 2013-14 azken emaitza

0
326

Debako zurrunbilo taldea nagusitu da eztabaida falta izan ez den ksl2013-14 ekitaldian

Kiniela guztiek Getxoko taldeari ematen zieten garaile, jardunaldi bikoitza zuten aurretik eta hasiera batean bietako saio bat irabaztearekin nahiko zuten. Hala ere, Debakoak kexu ziren lehenengo ordutik, sailkapen gaizki zela eta, izan ere, aurreko jardunaldiko emaitzan galtzaile bezala agertzen ziren Getxotarren aurka, irabazle suertatu zirenean. Zuzenketak lehia asko estutu zuen, garaipena Zurrunbilo, Getxo eta Urola Kostrakoen artera zabalduz.

Berdinketa hirukoitza eta ikusi gabeko olatuak:

Gauzak honela, lehenengo lehiatu zen Deba eta Getxokoen artekoa saioa estu bukatu zen, hasiera batetan GST taldeari emanez irabazletzat. Bigarren saioan, UK taldeko bost lagunak saio bikaina burutu eta erraz gainditu zituzten GSTko lehiakideak. Gauzak honela, berdinketa hirukoitza gertatuko zela zirudien. Baina Zurrunbilokoek ez zuten asko iraun ikusi gabeko olatuak epaitu zirela esaten. Eta horrela izan zen, epaileek ikusi gabeko hainbat olatu epaitu zituzten eta hauen puntuaketak doituta, Zurrunbilo talderi ematen zien lehenengo saioko garailetzat, ligako garaipena beraiek eskuratuz.

DSC01578

Urola Kostrakoen etsipena, jokatutako saio guztiak irabazi ondoren, ezin izan zuten ligako saria eskuratu, jardunaldi bikoitzera kale eginagatik. Getxotarrak ere triste agertu ziren, bideratuta zuten ligako azken lau saioak galduta, liga azken unean ihesten zitzaiela ikusita.

Antolakuntza saria:

Aurtengoan, Mendexa-Lekeitioko Artzabal taldearentzat izan zen antolakuntza saria, antolatutako hamaiketako bikainak direla eta. Taldeak ados azaldu ziren sari hau beraiei ematearekin, uretan hain ondo ibili ez arren uretatik kanpoko talde onena zirela iritzita.

DSC01587

Aniztasun sariari dagokionez, hau Zurrunbilokoentzat izan zen, saio guztietan hiru kategoriak osatuta, beraiek izan baitira aurtengo edizioan partehartze anitzena izan duten taldea.

Jardunaldi amaieran, talde guztietako lehiakideak bazkari eder batekin eman zioten agurra 2013-14ko ekitaldiari. Bazkarian giro aparta izan zen talde desberdinetako kideen artean, hurrengo urterako ligarako zain geldituz.