Kantauri Surf Liga empieza éste sábado

0
403

KANTAURI SURF LIGA ERABAKIKO DA LARUNBAT HONETAN

KSL 2013-14ko azken jardunaldia ospatuko da Deba eta Mendexako Karraspio hondartzetan eta Getxo Surf Taldeak bere esku du ligako garaipena.

Deban jardunaldi bikoitza izando da, lehenengo bertako Zurrunbilo taldeak Getxotarren aurka jokatuko du goizeko 10tan, eta ondoren. GSTkoak Urola kostrakoekin lehiatuko dira eguerdiko 12tan. Getxokoek nahiko izando dute saioeteko bat irabaztea aurtengo edizioa irabazteko. Urola Kostrakoek irabazteko, GSTk lehenengo saioa galdu eta hauen aurkakoa irabazio beharko dute liga irabazio nahi badute. Mendexako karraspio hondartzan, Artzabal taldekoak Bakiotarrak hartuko dituzte, ikusgarri suerta daitekeen lehia osatuz.

Beste lehia polita Artzabal eta Zurrunbilokoen artekoa izando da, hirugarren posturako. Bi taldeak berdinduta daude azken jardunaldia aurretik eta bakoitzak bere saioan egingo duenak zer ikusi zuzena izando du azken emaitzan.

Ligari amaiera emateko, talde guztiek bazkari bat egingo dute Deban, non ligako sariak banatuko diren: Talde txapelduna, Antolakuntza saria eta Aniztasun saria. Talde arteko lehia ikusgarria izango dela zihur gaude eta bertara azaltzera gonbidatzen zaituztegu guztioi.